![]() |
|||||||||||||||||||
![]() |
|||||||
| Non gaude: | |||||||
Artzentaleseko udalerria Bilbotik 35 kilometrora dago, Penintsula Iberikoaren iparraldean. Bilbotik gure hotelera autoz iristeko BI-636 errepidea hartu beharko duzu, Balmasedako norabidean, eta herri horretara iritsi baino lehenago eskuinera jo behar duzu, Karrantzako norabideko BI-630 errepidearekin lotzeko, eta horrela iritsiko zara Artzentaleseko udalerrira. Behin Traslaviña auzoan, atzean utzi behar dituzu frontoi estalia lehenengo eta gero eskuinean eliza. Gure hotela eta herriko farmazia seinalatzen dituen errotuluak ikusiko dituzu ezkerraldean. Sartu zaitez bertatik eta farmaziaren ondoan aurkituko dituzu gure hotelera eramango zaituen errotuluak. Bilbo eta Amalurra arteko ibilbideko mapa zehatzagoak eskuratu nahi badituzu, egin ezazu klik ondoko maparen gainean, eta inprimatu mapak ibilbidearekin. Garraio publikoa erabiltzea nahiago baduzu, joan zaitezke Amalurraraino trenez edo autobusez. Honako hauek dira ordutegiak : TRENA : Bilbao-La Concordia geratokia (Bailen kalea, z/g). Irteerak: 8:02- 13:02- 19:30 (egunero). Iraupena: 45 minutu. Jaisteko geralekua: Artzentales . Artzentalesetik Bilborako irteerak: 7:09- 9:58- 15:56 - 20:56 AUTOBUSA : Bilbao-Termibus (Garellano) geralekua. Irteerak: 12:30 - 20:30 (egunero) - 14:10 - 19:00 (astelehenetik ostiralera). Iraupena: ordu bete eta hamar minutu. Jaisteko geralekua: Traslaviña (Artzentales) .
|
|||||||
![]() |
|||||||